Iñaki Herrero hernaniarra Topagunea Euskara Elkarteen Batzordeak antolatutako Euskal Herriko Graffiti lehiaketako finalera pasa da eta gaur izango du finala, goizeko 09:30etan hasita Gernikan. Lehiaketara bidalitako bozetoa 7x2 metro inguruko mural batean egin beharko dute eta ´denboraz justu xamar` ibiliko bada ere, hernaniarrak txukun egin nahi du: ´iaz ez nintzen gustora geratu, euriarekin eta ez baitzen batere ondo geratu graffitia eta ea aurten txukunagoa egiten dudan`. Herrero ez da hasiberria graffitien mundu honetan eta saiatzen da bere muralei beti mezua jartzen, esanahi haundiko muralak egiten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!