RAfeko 40 abiadore inguru Hernanin izango dira gaur Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarrari omenaldia egiteko. Britainiar Indar armatuetako abiazio adarrak esker ona erakutsi nahi dio Bigarren Mundu Gerran naziek okupatutako frantziar lurraldean eroritako piloto aliatuak mugaz alde honetara pasa zituen gizasemeari. Britaniarrak Osiñaga auzoan izango dira gaur eguerdiko 12:30etan, Hernaniko mugalarien omenez egindako eskulturan. Ondoren Florentino Goikoetxearen jaiotetxea den Altzuetara joango dira; han sagardoa probatu eta gero, Elorrabin bazkalduko dute.
Florentino Goikoetxea, Altzueta baserrian jaioa
Florentino Goikoetxea 1898an jaio zen Altzueta baserrian. Gerra Zibila hasi zenean Ziburura alde egin zuen, eta 1941ean hasita, lau urtez mugalari lanetan ibili zen. Lau urte hauetan Goikoetxeak 227 pilotu eta agente aliatu pasa zituen alde batetik bestera, Bidasoan barrena. Gerra amaieran, herrialde aliatuen domina garrantzitsuenekin kondekoratu zuten.