Iruretagoienak final-laurdenetan esan dio agur Munduko Txapelketari

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 12a, 02:00

Jubenil mailako Munduko Atletismo txapelketak dira Txekiako Ostrava hirian atzoz gero eta Maitane Iruretagoiena hernaniarrak paper oso ona eginda esan dio agur txapelketari. Atzo goizean serieak izan zituzten eta Maitane Iruretagoienak final-laurdenetan sartzea lortu zuen, 12:38ko denborarekin. Mundu guztiko 72 parte hartzaile izan ziren eta 32k bakarrik lortu zuten aurrera egitea. Hernaniarrarena ez da nolanahiko lorpena beraz. Final-laurdenak arratsaldean jokatu ziren, baina izugarrizko maila erakutsi zuten atleta askok eta Iruretagoienak ezin izan zuen hamasei onenen artean sailkatu. Finalaurrekoetara sailkatu ziren hamasei atletetatik hamahiruk 12 segundotik jaistea lortu zuten .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!