Kanpoko munduarekin konesioa izan dugu berriz ere eta bi egunotan zer egin dugun esateko korreo bat bidaltzeko aprobetxatuko dugu. Goizeko seiterdietan jaikitzen gara, hemen zazpiak eta laurdenetan gosaltzen baita, ondorenean neska-mutil talde batekin hezurrak erretzera joan ginen herriko mataderira, hauts bihurtu eta baratzarako ongarri gisa erabiltzen baitute. Patricia hospitalera joan zen, erizain kataluniar bati interprete lana egiten baitio. Ondorenean misioan egon ginen pastarako masa eta naranja mermelada egiten, uzta ona izan baita eta aprobetxatu egin nahi dute. Bi gauzak ondo egin ditugu, nahiz eta mermelada trinko samarra gelditu; bihar saiatuko gara berriz. Eguneroko moduan hamabi terdietan bazkaldu genuen, eta atseden hartu ondoren, umezurtz baten etxera joan ginen kafea hartzera gonbidatu baigintuzten. Zeremoniak bi ordu inguru irauten ditu eta hiru kafe hartu behar dira. Egia esan prozesua ikustea ederra da eta kafea oso ona. Ondorenean, sasiak hartutako bide bat garbitzera joan ginen. Bosterdiak inguruan ume asko inguratzen da misiora jolasera eta bitartean erizaindegitik pasatzen dira kura egitera. Arratsaldeko zazpietan joaten dira umeak eta guk afaldu egiten dugu, ondorenean, Angelekin batean etxe batzuetara bisita egin eta umeak nola dauden ikusteko. Atzo dantza egin arazi ziguten etxe batean izan ginen eta esperientzia oso polita izan zen. Kontatzen dudan guztia ume ugari inguruan ditugula egiten dugu. Gaur goizean ikasturte bukaerako ospakizunean izan gara umezurtzetako batzuk ikasten duten ikastetxean, nota onak zirela-eta batek saria jaso behar baitzuen. Ez dakit zer esan ospakizunaz, oso luzea izan da, hemen ez baitute ezertarako presarik, baina aldi berean ederra izan da umeak nola ahalegintzen diren ikustea. Ondorenean, bazkaltzera joan gara Mekele hiriburura, eta 15 egunetan 4 oftanmologo sevillar operatzen aritu diren komentu batean bazkaldu dugu. Joan aurretik bazkaltzera gonbidatzeko deitu ziguten. Hemen gauden 8 bolondresak eta Angel joan ginen. Egun oso polita izan zen, nahiz eta Mekele nekagarri samarra izan. Bihar goizeko 8etarako futbol zelaian egon behar dugu, herritarrek beti eskatzen baitigute joateko eta gaizki sentitzen baitira joaten ez garenetan. Beraz, bihar guztiok Wukroko taldea animatzera. Bueno, jarraituko dugu egiten duguna azaltzen. Esperientzia oso polita ari da izaten, eta gu nekatuta baina ongi gaude. Azkenean konturatzen zara uste zenuena baino gogorragoa izan zaitezkeela. Azken azalpena: orain arte ikusi dugun gogorrena ospitalea izan da, egia esan etsitzeko modukoa da eta bereziki bada kasu bat bihotza kizkurtu diguna. Bada HIESA duen ama bat, beste herri batetik etorria orain bi hilabete eta ohean dago. Bere ondoan hiru ume daude hospitalean bizitzen, ohe berean egiten dute guztiek lo. Nagusienak 5 urte ditu. Egunero saiatzen gara ama nola dagoen jakiten, bizirik ote den jakiten. Tira, ez da bukaera alaia, baina hau da Wukroko errealitatea, nahiz eta umeekin jolas egin edo musu bat eman orduko guztia ahazten den. Musu haundi bat guztiei. Agur
Mertxe Jimenez, Maria eta Patricia