Hernaniarrak Marmot proba gogorrean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 14a, 02:00

Bost hernaniarrek hartu zuten parte joan den asteburuan Marmot proba gogorrean. Joseba Mitxelena, Ibon Iriondo, Paco Lajusticia, Xabier Zilbeti eta Lander Muñoa ageri dira argazkian Alpe D’Huez gainean. 174 kilometro egin zituzten eta 5.000 metroko desnibela lau porturekin: Croix de Ferre, Telegraph, Galibier eta Alpe D’Huez. Ia 7.000 parte hartzaile izan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!