Atzo jokatu zen KAE2 ligako laugarren estropada Donostian, eta Hernani arraunketa egokia bilatu ezinda ibili zen, Xabier Zabala entrenatzaileak Kronikari esan zionez. Itxasoan jokatu zen estropada, itxaso pixka bat eta haizearekin eta Hernanik ez zuen aurreko egunetako maila ona eman eta seigarren postuan bukatu zuen. Irabazle Portugalete izan zen, 21:57ko denborarekin eta bigarren Busturialdea, 22:07rekin. Hernanik 22:54ko denbora egin zuen.
Datorren asteburuan arantza ateratzeko bi aukera izango dituzte hernaniarrek: larunbatean, San Pedron izango da eta igandean, Plentzin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!