Igandean jokatu zen Txantxangorri elkarteak antolatutako VII. Itxas Arrantza Txapelketa eta El Cangrejo elkarteko Carlos Solanak irabazi zuen, ia lau kilo arrain harrapatzea lortuta eta txapelketako piezarik haundiena ere berak atera zuen: 1,130 kiloko ballesta arrain bat. Emakumezkorik onena Celia Dominguez izan zen, jubilaturik onena Javier Luquín-biak Mons elkartekoak- eta jubenilik onena Victor Manuel Muñoz izan zen, San Pedrotarrak elkartekoa.
150 parte hartzaile
Txantxangorri elkarteak antolatutako txapelketa Gipuzkoako Erregularitate Txapelketarako puntuagarria da eta 150 parte hartzaile izan ditu. Arrantzaleek pieza asko harrapatu zituzten, durdoak batipat, eta ballesta arrainak eta lupiak ere izan ziren tartean. Txantxangorriri dagokionez, hirugarren postuan bukatu zuten taldeka; hernaniarretan onena Francisco Clemente izan zen 12garren postuan; Luis Adrian 14garren; eta Javier Pastor 25garren.
Sari ugari
Sari banaketa igandean bertan egin zen Txantxangorrin, proba ondorenean. Arzak, Fagollaga, Portuetxe eta Tranvia jatetxeetan afaltzeko baleak, Amaia arrandegian erosketa egiteko balea eta Rufino, Itxas Buru eta Barkaiztegi sagardotegietako sagardoa banatu zituzten besteak beste. Horrez gain Txantxangorrik eskerrak eman nahi izan dizkie laguntzaileei: Betiko Kafeak, Arizeta, Euskadiko Kutxa, Kutxa, Arkema, Declathon eta Hernaniko Udala.