Natza elkarteak kaleko film emanaldia antolatu du aurten ere, Zapa kaleko karkaban, iluntzeko 22:00etatik aurrera. Gaur hasiko da emanaldia, San Fermines 78 dokumentalarekin. Jose Angel Jimenez eta Juan Gautier dira dokumental honetako zuzendariak eta 1978an Iruñeako San Ferminetan gertatutako sarraskia kontatzen du. 2005ean egina da dokumentala, eta bertan 1978ko eta oraingo irudi eta deklarazioak tartekatzen dituzte, eta gertakarien inguruko ikuspuntu desberdinak ikusi litezke.
‘La Toma’ eta ‘Paradise Now’
Bihar, asteazkena, La Toma dokumentala ikusteko aukera izango da. Avi Lewisek zuzentzen duen pelikula honek 2001ean Argentinan izandako krisi ekonomikoa du oinarri, lantegi bateko langileak nola oldartzen diren sistemaren aurka. Ostegunean, berriz, Paradise Now pelikula eskainiko du Natzak Karkaban, Palestina eta Israelen arteko gatazkaren bueltan egindako filma. Hany Abu-Assad da zuzendaria, eta bertan beren bizitza ematea erabakitzen duten bi gazteen azken orduetako egoera gordina kontatzen da. yy