‘Sanfermines 78’ bihar udako zinearen barruan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 9a, 02:00

Natzak Udako zinea antolatu du eta bihar jarriko dute lehen filmea, Sanfermines 78, Aralar taberna ondoko plazan. San Fermin jaiak izango ditu hizpide biharko filmak, 1978koak hain zuzen. German Rodriguez gaztea hil zuteneko istiluak ekartzen ditu gogora Jose Angel Jimenez eta Juan Gautier-en film honek. 22:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!