Elantxobeko uretan orain arteko estropada kaxkarrena egin zuen atzo Hernaniko traineruak, eta seigarren postua besterik ezin izan zuten lortu. Honenbestez, 5 puntu lortu zituen Hernani A.E.-k eta orain laugarren da ACR2-ko sailkapen orokorrean, Castro liderarrengandik 7 puntura. Estropada Busturialdeak irabazi zuen.
´Hirugarren luzea oso gogorra egin zaigu`
Xabier Zabalak Kronikari jakinarazi dioenez, traineruak ondo eutsi zion estropadaren lehen erdiari, baina zailtasunak hirugarren luzean etorri ziren: ´Hirugarren luzea oso gogorra egin zaigu eta pott egin dugu. Hirugarren ginen ordura arte eta batek, besteak... pasa egin digute eta azkenean seigarren geratu gara`. Horren arrazoia itsasoaren egoera izan daitekeen galdetu diogu, itsaso harroa izango zela iragarri baizuten, baina ez du horren aitzakiarik jarri nahi izan Zabalak: ´Olatu pixka bat zegoen, baina uste dut gure akatsa izan dela; ez diogu ondo hartu tamaina estropadari`.
Datorren larunbatean Donostian
Datorren larunbatean Donostiako badian izango du estropada Hernanik. Ur Kirolak-ek antolatzen duen Ikurriña da, nahiz eta Donostiako kluba ACR1-ean lehiatzen ari den. 17:30ak aldera hasiko da
Atzoko sailkapena
1. Busturialdea 21:07
2.Castro B 21:12
3. Portugalete 21:20
4. Deusto 21:25
5. Getxo 21:28
6. Hernani A.E. 21:29
7. Arkote A.E. 21:32
8. Colindres 21:55
9. Hibaika 22:00
10. Raspas 22:01
Sailkapen orokorra
1. Castro B 28 p.
2. Busturialdea 24 p.
3. Portugalete 24 p.
4. Hernani A.E. 21 p.
5. Deusto 17 p.
6. Arkote A.E. 16 p.
7. Getxo 15 p.
8. Colindres 11 p.
9. Hibaika 6 p.
10. Raspas 3 p.