Herrien arteko IV. Euskal Jokoak joan den igandean jokatu ziren Zuberoako Idahuze Mendin eta Hernaniko taldea han izan zen lehian. Hernaniarrak 11garren geratu ziren, 22 parte hartzailetik, eta gustora geratu ziren egindako lanarekin. Proba hasieran larri ibili ziren, ordea, taldeko bi kidek ezin izan zutelako parte hartu eta momentuan ordezkoak bilatu behar izan zituzten. Jokoak eta gero, egun pasa ederra egin zuten Zuberoako paraje polit haietan, EHZ jaialdiko musikak lagunduta. Jokoak Beasainek irabazi zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!