Hernaniko Arraun Elkarteko Elorrabi 1978 trainerua Elantxoben izango da gaur, hango Ikurriña lortzeko lehian. Denboraldiko hirugarren estropada da gaurkoa eta Hernani A.E. hirugarren da sailkapen orokorrean, 16 punturekin eta Portugaleterekin berdinduta. Hernaniarrek argi ibili beharko dute, itsaso harroa iragarri dute eta. 12:00etan hasiko da proba.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!