Txantxangorrik antolatuta itsasoko arrantza lehiaketa gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 8a, 02:00

Txantxangorri elkarteak antolatutako VII. Itsas arrantza lehiaketa jokatuko da gaur Donostiako itsas ertzean, akuariotik Monpasera. Proba elkarteen arteko erregularitate txapelketarako puntuagarria da eta 130 parte hartzaile izango dira, talde hauetakoak: Sanpedrotarra A eta B, Cangrejo, La Zurriola A eta B, Bidasoa A, Intxaurre A eta B, Anade A, Mons A, B eta C, Antxeta A eta Itxaskirri. Txantxangorritik 14 arrantzale izango dira Donostian. 09:00etatik 14:00etara izango da lehiaketa eta 14:30etan banatuko dituzte sariak, Txantxangorrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!