Oier Mendizabal pelotari hernaniarra Iruñeako Labriten izango da gaur eta, Esainekin batera, Berasaluze IX eta Galarza VIren kontra jokatuko du. Ondoren San Fermin txapelketako partidua jokatuko dute, binaka: Xala-Lasa III/Chafee-Ruiz, eta hirugarren partidu bat ere izango da. 22:15etan hasiko da jaialdia. Sarrerak 15 eta 30 euro artean salduko dira.
Atzo ere jokatzekoa zen Mendizabal Labriten, Kokarekin, Eugi-Galarza VIren kontra.
Uztailean partidu gehiago ere jokatuko ditu Hernaniko atzelariak: Oraingoz, hilaren 14an Labriten; eta 16an Zornotzan jarri dizkiote partiduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!