Bukatu da Donosti Cup txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 8a, 02:00

Hernaniko taldeak azken fasean sartu dira eta sartu ez denak (G-14 taldea) kontsolazio fasea irabazi du. Herenegun eta atzo goizean jokatu ziren finalak.

Azken finalak jokatuta, atzo goizean bukatu zen Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa. Bukatu zaie, beraz, 5.000 parte hartzaileei mundu osoko taldeen aurka jokatzeko aukera eta horrek ematen duen gozamena. Batzuk sariekin itzuliko dira beren herrietara, baina parte hartu duten haur eta gazte guztiak, lagunak egin izanaren eta inoiz ahaztuko ez duten esperientzi bat bizi izanaren saria izango dute; saririk garrantzitsuena.

Hernaniarrak txukun

CD Hernanitik lau taldek hartu dute parte Donosti Cup-en. Horietatik hiru azken fasera iritsi dira eta besteak kontsolazio fasea irabazi du, nesken 14 urtez azpiko taldeak. 16 urte arteko neska taldea final laurdenetara iritsi da eta ostegunean IFC Soccer taldearen kontra 5-1 galdu zuen. Kategoria horretan New Jersey Freedom amerikarrak irabazi dute. 14 urte arteko neskek, kontsolazio fasea irabazi dute, esan bezala, Oriokori 1-0 irabazita ostiralean Martuteneko zelaian. 15 urte arteko mutilen taldea final laurdenetan geratu zen kanpoan, Bildutrans finalistaren kontra galduta, 2-0 Fanderian (Errenteria). 13 urtez azpiko mutilak, berriz, final laurdenetan erori ziren baita ere Ciudad Realen kontra 1-0 galduta. Kategoria horretan irabazlea Valencia izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!