Miguel Burugain Elur Txoriko bolaria nagusitu zen joan den asteburuan Lasarten, San Pedroetako jaialdian. Burugainek 37 brila jo zituen, Inaxio Salsamendi lasartearrak baino bat gehiago. Bolari gehiago ere izan ziren Hernanitik; Elur Txoriko Aurelio Santosek 33 brila jo zituen, 6garren eginda, eta CD Hernaniko Jose Mari Usabiaga 8garren geratu zen 32 jota. Bihar Usurbilen izango dute Santixabeletako tiraldia; goizean, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldean 16:30etatik 17.30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!