Beteranoetako Espainiako Txapelketak jokatu berri dira Murtziako Aguilas herrian eta Joxe Mari Muruak bi domina ekarri ditu, eta sasoi betean dagoela erakutsi. Lehen proba ekainaren 22an egin zuen, 5.000 metroan eta eta brontzezko domina eskuratu zuen 65-70 urte arteko kategorian, 21:17ko denborarekin. Irabazle Jose Sanz izan zen. Ekainaren 24an, berriz, 1.500 metroko lasterketa jokatu zuten eta hemen ere brontzezko domina lortu zuen Muruak 5:38ko denborarekin. Irabazle Miguel Diaz izan zen.
Korrikalrientzat bolada bete-betea izaten ari da hau eta Joxe Mari Muruak berak ere proba asko izan ditu azken aldian, Murtziakoaz gain: Bordelen Euskadi-Akitania txapelketan hartu zuen parte; Donostiako maratoi erdia egin du; Andoainen hiru generaziok hartu zuten parte proba berean: Joxe Marik berak semea eta hilobarekin, Zorroagan beteranoentzako proban hartu zuen parte... ez dago geldirik egoteko!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!