VII. Hernaniko Sari Nagusia gaur Legazpin

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 7a, 02:00

Txirta Hernani Toke taldeak antolatu du eta bertan izango dira Euskal Herriko tiratzailerik onenetako asko.

Plater tiroko Hernaniko Sari Nagusia jokatuko da gaur Legazpiko tiro eremuan, Txirta Toke Hernani taldeak antolatuta. Aurtengoa zazpigarren edizioa du txapelketak eta espero da ehun parte hartzailetik gora izatea eta bertan izatea Euskal Herriko tiratzaile onenetako asko. Tiratzaile berriak animatzeko, sari bereziak izango dira laugarren eta hasiberri mailakoentzat. Sari ederrak Txapelketak sari onak izango ditu aurten ere antolatzaileen hitzetan: ´2.500 eurotik gora emango ditugu sarietan`. Txirta da antolatzailea eta Hernaniko Kirol Patronatua eta Tiro Olinpiarreko Gipuzkoako Elkartea, eta Eizmendi eta Palacios armategiak dira laguntzaileak. Horrez gain, Legazpiko Urtazar elkarteak emandako laguntza ere azpimarratu dute Hernaniko taldeko arduradunek.

Soinua gutxitzeko sistema

Gaurko Legazpiko tiraldiak badu berezitasun bat, soinua gutxitzeko sistema bat baitute erabiltzekoa. Tiratzaileak ikusi ahal izateko atzean kristala duen pantaila bat da gaur erabiliko dutena eta horrek soinua jaisten omen du %66.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!