Hernaniko pelotariak ‘kaiolan’ lehiatuko dira uztailean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 8a, 02:00

Atzo hasi zen txapelketan 34 pelotarik jokatuko dute, nagusi, jubenil eta infantiletan, hilaren 28ra arte.

Atzo hasi zen Hernaniko pelotarien arteko lauterdiko txapelketa, CD Hernaniko pelota sailak antolatuta. 34 pelotarik hartuko dute parte txapelketan, nagusi, jubenil eta infantil mailetan, denak hernaniarrak edo CD Hernani klubean aritzen direnak.

3 kategoriatan 34 pelotari

Guztira 34 pelotari izango dira kantxan hiru asteotan eta horietatik 13 nagusi mailakoak izango dira, 11 jubenilak eta 10 infantilak. Infantilak: Otaegi II, Leonet, Erdozia, Urkizu, Etxenike, Murgiondo, Aingeru, Elortza, Lujanbio eta Lopez. Jubenilak: Zapiain, Salaberria, Aranburu, Aizpitarte II, Noble, Lizeaga, Otaegi, Arrieta, Garmendia, Esnaola eta Ezeiza II. Nagusiak: San Sebastian, Ezeiza, Erroizenea, Huizi, Yubero, Zurutuza, Gorrotxategi, Ojuel, Gaskon, Aldazabal, Alvarez, Oiaga eta Esnal.

Nagusietan lehia polita

Klubetik azpimarratu dute nagusi mailan lehia polita izango dela, Unai Alvarez 2006ko txapeldunaren tokia zeinek hartuko. Oiaga eta Esnal bezalako ´beteranoak` eta pelotari gazteagoak elkarren aurka ikusteko aukera emango du lauterdiak. Hernanin pelotak bizi duen sasoi puntu onaren erakusgarri izan daiteke atzo hasitako txapelketa.

Atzoko emaitzak

-Infantiletan: Otaegi II 12-18 Leonet eta Erdozia 13-18 Urkizu. -Jubeniletan: Zapiain 22-12 Aranburu; Salaberria 11-22 Aizpitarte II; eta Noble 12-22 Lizeaga. -Nagusietan: San Sebastian 22-10 Ezeiza; Erroizenea 22-4 Huizi; eta Yubero 22-11 Zurutuza. Garaileek final laurdenak jokatuko dituzte eta galtzaileak, berriz, kanporatuta geratu dira.

Gaskon-Aldazabal bihar

Bihar nagusi mailako partidu bat jokatuko da kiroldegiko frontoian. 17:30etan, Gaskon eta Aldazabal final laurdenetarako txartelaren bila ariko dira. Asteartean Gorrotxategi-Ojuel partidua zen jokatzekoa, baina Gorrotxategi eskutatik justu samar dabilela eta, ez dute jokatuko eta Ojuel sailkatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!