HERNANIKO CCOO sindikatuak prentsa oharra bidali du Hernaniko Kronikara, laneko soinuengatik izan litezkeen entzumen galeren inguruko informazioa emateko. Sindikatuak azaldu du asko direla entzumena galdu duten langileak ´lanean soinu haundipean egon direlako` eta horrek bizitza sozial normalizatua galerazten diela pertsona hauei ´familian, koadrilan eta abarretan`. Entzumen galera hori laneko soinuari dagokiola ziurtatuz gero, Gizarte Segurantzak 1.010 eta 2.990 euro inguruko indemnizazioa eman behar dio langileari sindikatuak azpimarratu duenez, ´eta horretarako Hernaniko CCOOren aholkuarekin kontatu lezake langileak`.
Audifonoaren beharra
Indemnizazioa lortzeaz gain, laneko soinuen eraginez audifonoa ere behar duten langileei, aparatua Gizarte Segurantzak ordaintzea ere lortzen du CCOOk, sindikatuak berak prentsa oharrean azpimarratu duenez eta egoera horretan egon litezkeen langileei informazio eta asesoramendu bila Hernaniko CCOOren bulegotik pasatzeko dei egin diete.