Liburutegia Biteritik kanpora ateratzeko egitasmoa jarri zuen martxan iaz Udal liburutegiak eta aurten ere jarraituko dute egitasmoarekin, baina tokiz aldatuta. Iaz Tilosetan jarri zutena igerileku irekietan jarriko dute aurten, baina helburu eta baldintza berdintsuetan. Jendearentzat aukeran daude liburuak, prentsa, haurrentzako liburuak eta abar luze bat eta nahi duenak bertan egin litzazke maileguak, Biterin bezalaxe. Udako liburutegia arratsaldetan izango da irekia, baina bi ordutegi desberdinetan: uztailean 16:00etatik 19:15etara dago irekita; eta abuztuan 16:00etatik 20:00etara irekiko dute. Beraz, udaran udal liburutegia goizetan egongo da zabalik Biterin, goizeko 09:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan ur parkean.
Udako liburutegia astelehenean zabaldu zuten eta orain artean egun asko pasa ez badira ere, jendeak erabiltzen du zerbitzua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!