Natzak filmak emango ditu kalean datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 8a, 02:00

‘Sanfermines 78’, ‘La toma’ eta ‘Paradise Now’ izango dira aurtengo filmak. Datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean, 22:00etan, Karkaban.

Natza kultur elkarteak Udako zinea antolatu du aurten ere eta Aralar taberna ondoko plazan, aire librean, Sanfermines 78, La toma eta Paradise Now ikusi ahal izango dira datorren astean. Aurtengoan hiru filmak hiru egunetan jarraian jartzeko asmoa dute eta proiekzioak, etzi, asteazkenean eta ostegunean izango dira, 22:00etan.

Etzi, ‘Sanfermines 78’

Etzi hasiko da Udako zikloa eta Sanfermines 78 filma jarriko dute, 2005ean Euskal Herrian egindako filma eta 1978ko San Fermin jaietan izandako istiluak gogoratzen dituena. Istilu haietan German Rodriguez hil egin zuten. Asteazkenean La Toma (The take) jarriko dute, Kanadan 2004an egindako filma, eta ostegunean Paradise Now, Palestina eta Israelen arteko gatazkaz hitz egiten duena.

Gaur ‘Pequeña Miss Sunshine’

Astigarragan Astigarragako Foru Plazan Pequeña Miss Sunshine jarriko dute gaur, 22:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!