Haurrek San Juan txikia hasi eta festa giroa jarri zuten kalean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 7a, 02:00

Udaletxeko balkoian pregoia irakurri eta txupinazoa bota zuten, San Joanen eta San Fermin jaien omenez.

Udaleku irekietako haurrak festa giroa jarriz ibili ziren atzo Kaxkoan barrena. Ohiko San Ferminetako txupinazoa, antzerkia, dantza eta kalebueltagatik aldatu zuten. Monitoreek esan zigutenez, San Joan txikia ospatu nahi izan zuten, eta horretarako euskal festa bat egin zuten Tilosetan, Plazan eta Kaxkoko kaleetan, tartean udaletxeko balkoitik txupinazoa botata.


Antzerkia, inude eta artzaiak, Axeri dantza eta trikitixa

Goizeko 11:30ak aldera antzerkia izan zen Tilosetan, akelarreko akerra zuena protagonista. Gero, sorgin dantza egin zuten eta Axeri dantza ere atera zen. Ondoren, Plazara joan ziren eta bi kopla kantatu eta pregoia irakurri zuten, ´musika eta dantzarekin San Joan jaiak pozik igarotzeko` gonbitea eginda, eta San Ferminak ahaztu gabe, ´Gora San Fermin! eta Gora San Joan! oihukatu zuten. Txupinazoa botata, kalebuelta egin zuten trikitilariekin, haurrek beste etxafero bat eskatzen zuten arren.

Udaletxetik kantatutako koplak

Ez dakit zenbat buruhauste
hemen denok elkartzeko
nun egingo ote eta zer egingo
denak ondo pasatzeko

Espero dugu horrela beti
segi udalekutan guzik
gaur hemen denok elkartu gera
ospatutzeko poz-pozik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!