Ezkurra-Etxabe eta Zeberio II-Urrutia aurrez aurre gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 5a, 02:00

Erremonte jaialdi haundia prestatu dute gaur ere Galarreta pelotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Partidu estelarrean Koteto Ezkurra eta Jokin Etxabe, Patxi Zeberio eta Miguel Mari Urrutiaren aurka neurtuko dira. Etxabe, Hernanin bizi den azkoitiarrak estelar ederra jokatzeko aukera izango du, aurrelari haundi bat lagun izango baitu, baina bikote izugarri gogorra aurrean. Estelarraz gain beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur: Matxin IV-Zubizarreta/Zalakain-Martinez I, Agirresarobe-Eizagirre/Matxin III-Iriarte eta Bitoria-Jon/Juaristi-Agirrezabala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!