Ekainaren 20an autobusean izandako istripu bat dela-eta testigu bila

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 5a, 02:00

Hernaniko emakume bat testigu bila dabil, Kronikari adierazi dionez. Dirudienez istripu bat izan zuen ekainaren 20an Garayarko autobusean, Latsunbe inguruan. Kronikari azaldu dio makinatik txartela pasatzera zijoanean, frenazo bat izan zela eta bera erori eta min hartu zuela. Etxera norbaitek lagundu zion, baina ez da gogoratzen nor izan zen. Emakumeak denuntzia sartu du, baina aurrera egiteko testiguak behar omen ditu. Harremanetan jartzeko telefonoa utzi du: 943 55 43 57.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!