Zubipen partiduak izango dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 6a, 02:00

Donosti Cup-eko partiduak izango dira gaur ere Zubipen. Ia orduro izango dira partiduak eta gaur ere mundu guztiko taldeak ikusteko aukera izango du bertara inguratzen denak. Bestalde, Hernaniko taldeak ere ari dira txapelketako partiduak jokatzen. B 13 mailan Hernani azken fasetik kanpo geratu da Ciudad Realen kontra 0 eta 1 galdu ondoren. B 15 kategorian Hernani azken faseko finalardenetara pasa da eta gaur jokatuko du Bildutransen kontra, goizeko 11:00etan, Fanderian. G 14 kategorian Hernanik kontsolazio faseko finalerdietako partidua jokatuko du gaur, Orioko Futbol taldearen kontra, arratsaldeko 16:00etan, Martutenen. G 16 mailan Hernani azken fasetik kanpo geratu da IFC Soccer Cluben kontra 1 eta 5 galduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!