Aurrematrikula zabalik astearte eta asteazkenetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 4a, 02:00

Doinu Zale musika eskolan irekia dago aurrematrikula egiteko epea, astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 14:00etara. Solfeoa, pianoa, akordeoia, panderoa, bateria modernoa, biolontxeloa, tronpeta, trikitixa, kitarra, abesbatza eta armonia ikasi litezke bertan, besteak beste. Gaztetxoentzako ikastaroez gain, helduentzako ikastaro bereziak ere ematen dira bertan, eta talde txikietan irakasten dute, irakaskuntza zuzenagoa eta osoagoa izateko. Solfeoa, 4 urtetik aurrera irakasten da. Doinu Zale Karabel auzoan dago 4, behea, ezkerra. Telefonoak: 943 33 12 33 eta 637 85 79 62.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!