San Fermin jaiak bihar hasiko dira Martindegin, eta haurrak izango dira protagonista festa hasiera honetan. Goizeko 11:00etan izango da diana eta 11:30etan hasiko dira haur jolas eta buruhaundiak. Eguerdian gazte bazkaria izango dute urteroko ohiturari jarraituta, eta arratsaldean, marrazki lehiaketa, zinta karrera, altxorraren bila, eta 38garren karabina tiro txapelketa izango dituzte.
Ilunabarrean nagusien festa
Bihar, gehienontzat lan eguna izaki, ilunabar aldera hasiko dira nagusiak Martindegira azaltzen, gazteenei erreleboa hartuta. Arratsaldeko 19:30etan patata tortila txapelketa egingo dute eta urteroko moduan sagardo dastaketarekin lotuko dute txapelketa, janak edana ere eskatzen baitu. Parranda, berriz, Laiotz taldearekin izango da, eta atsedenaldian gau jolasak.
Astebururako San Ferminetako plana non egin erabakitzen ari direnek ere, oso urrutira joan beharrik ez dute izango, Martindegin izango baita non gozatua, bai larunbat eta bai ingandean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!