Gaur bukatuko dira Santixabel jaiak

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 3a, 02:00

Gaur bukatuko dira Santixabel jaiak Usurbilen. Goizeko 10:00etan hasita umeentzako jokoak izango dira pelotalekuan sukaldeko tresneriarekin egindakoak. 16:00etan Futbol 3 txapelketa jokatuko da Artzabalen; 16:30etatik aurrera Haurren V. Pintura Lehiaketa izango da pelotalekuan. Festari bukaera Aiko taldeak emango dio 20:00etan, animatzen den guztiari dantzarako aukera jarrita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!