Erremonteak udan izaten du garairik onenetarikoa eta aste honetarako ere partidu haundiak daude iragarrita Galarretan, ostegunean batipat. Estelarrean Jokin Etxabe Hernanin bizi den azkoitiarrak Koteto Ezkurra haundia izango du aurrelari eta aurka Zeberio II-Urrutia bikote haundia. Bestalde, gaur ere bada jaialdia 16:00etan hasita eta partidu estelarrean Altuna II-Aizpuru ariko dira Bitori-Etxebarria IIIren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!