Joan den larunbatean Euskadiko Motokros txapelketarako puntuagarria den proba jokatu zen Elgoibarko San Pedro auzoan eta Iker Lujanbio hernaniarrak irabazi zuen, arazo haundiegirik gabe. Entrenamenduetan denborarik onena markatu zuen eta bi manga ofizialak irabazi zituen. Ikerren Fly Grup taldeak jardunaldi dotorea osatu zuen Mx1 mailan Roger Carrasco taldekideak irabazi baitzuen. Iker Lujanbiok esku-eskura dauka Mx2 mailako Euskal Herriko txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!