Plater tiroko Hernaniko Sari Nagusia jokatuko da datorren larunbatean Legazpin eta bertan izango dira Euskal Herriko tiratzailerik onenak. Txirta Hernani Toke taldeak antolatzen duen txapelketa honek ehundik gora parte hartzaile izaten ditu eta 2.500 euro inguru sarietan. Hernaniko Kirol Patronatuak, Gipuzkoako tiro olinpiko elkarteak eta Eizmendi eta Palacios armategiek laguntzen dute Hernaniko Sari Nagusia eta Sta Barbara eta Jauregi jatetxeek gonbidapenak ematen dituzte urtero.
Soinuak gutxitzeko sistema
Txirta taldeari urtero uzten dio tiro eremua Legazpiko Urtazar elkarteak eta aurten soinuak gutxitzeko sistema bat izango dute seguruenera. Aurrean hesi bat du eta soinua gelditu eta lurrera gidatzen du parte bat. Estruktura itxi bat ere badu, tiratzaileak ikusi ahal izateko atzea kristalezkoa duena. Honekin soinuaren %66 kentzea lortu nahi dute lehen fase batean. Ikusi nahi duenak datorren larunbatean du aukera, Legazpin.