Martindegi prest jarria dago ostiralean San Fermin jaiei hasiera emateko eta urteroko moduan asteburu betea izango dute. Aurten ostiralarekin egokitu da San Fermin bezpera eta festa guztiak jarraian egingo dituzte, ostiral, larunbat eta igande. Ostiralean gaztetxoenen jolasekin hasiko dira jaiak, eta gazteen bazkari ondorenean ere jolasekin jarraituko dute. Ilunbar aldera, sukaldean eskurik onena nork duen neurtuko dute patatan tortila txapelketarekin, eta bultza egiteko, sagardo dastaketa izango da. Egunari bukaera Laiotzek emango dio.
Asteburu betea
Larunbat eta igandean urteroko ekitaldiak izango dira Martindegin. Azpimarratzekoa larunbateko Abere Dema, arrakasta ikusita aurten 6garren urtez antolatu dutena. Imanol Fagollagaren eta Asteasuko Aitor Olarraren abereek neurtuko dituzte indarrak. Igandean, berriz, euskal festa izango dute, Martindegin euskal festak egunerokoak izaten badira ere. Herri kiroletan Aimar Irigoien harri jasotzen, eta aizkoran Arrospide ariko da Joseba Otaegi eta Peio Etxeberriaren aurka. Bertsotan, berriz, Egaña eta Lizaso izango dira aurten ere eta Trikitixa txapelketan sei bikotetatik bi hernaniarrak izango dira: Irati eta Maider Ugalde eta Maialen Mura eta Alaitz Vangeneberg.
Egitaraua
OSTIRALA, UZTAILAK 6
11:00 Diana.
11:30 Haur jolas eta buruhaundiak.
14:00 Gazte bazkaria.
16:00 Marrazki lehiaketa.
17:00 Zinta karrera.
17:30 Altxorraren bila.
18:30 Karabina tiro txapelketa.
19:30 Patata tortila lehiaketa.
20:30 Sagardo dastaketa
23:30 Laiotz taldearekin dantzaldia.
LARUNBATA, UZTAILAK 7
07:00 Kalejira.
08:00 Lo kuluxka.
10:30 Hildako auzotarren aldeko meza (ondoren hamaiketakoa Oialume tabernaren eskutik).
11:30 Baserriz-baserri mobida.
13:00 Tturkori omenaldia.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 Gaztelu puzgarriak.
19:00 Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00 VI. Abere dema.
24:00 Dantzaldia Traketsekin.
Goizaldean Platano dantza.
IGANDEA, UZTAILAK 8
10:30 Diana.
11:00 Bermuta.
12:00 Euskal Festa, harri jasotzaile eta aizkolariekin.
13:00 Bertso saioa.
17:00 Trikitilari txapelketa.
18:00 Toka txapelketa.
19:00 Bertsolariak.
19:30 Txinga proba.
20:00 Dantzaldia Traketsekin.
23:00 Kalejira.