Usurbilgo jaiek egun haundia izango dute gaur, Santixabel eguna baita. Eguerdian, besteak beste, herriko dantzarien emanaldia izango da frontoian. Arratsaldean, pelota partiduak 17:00etan eta sardin jana 19:00etan Plaza inguruan. Gauean, Patxi Perezen erromeriarekin gozatu ahal izango da, 23:30etan frontoian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!