Xabat Otxotorenak paper txukuna egin zuen atzokoan Cuencan, Espainiako ibilbide txapelketan. 189,4 kilometroko lasterketan, Otxotorena 36garren ailegatu zen, 52 segundutara eta Orbea taldeko destakatuena izan zen. Joaquim Purito Rodriguezek irabazi zuen karrera eta bera izango da Espainiako banderadun maillot-a eramango duena denboraldi osoan zehar. Atzo Otxotorenak lortutako postuak meritu bikoitza du; batetik, forma aldetik ez zijoalako puntu onenean, eta bestetik, atzoko pelotoian lehen mailako txirrindulariak korritu zutelako, hala nola, Rodriguezek berak, Valverdek (bigarren), Garatek, Sevillak eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!