Inoiz baino haur gehiago gaur hasiko diren udaleku irekietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 2a, 02:00

Gaur hasiko dira udaleku irekiak eta aurten 517 haur izango dira lau astez joko eta irteerak egiten ibiliko direnak Hernanin eta inguruetan. Goizeko 09:30etatik 13:00etara izango dira saioak, astelehenetik ostiralera, uztailaren 27ra arte. Gaur txikiek toki hauetan elkartu behar dute begiraleekin: 2002 edo 2003an jaiotakoak Atsegindegin; 2000an eta 2001ean jaiotakoak Biteriko plazan; eta 1997, 98 eta 99an jaiotakoak Plaza Berrin. Lehen Hezkuntzako 5garren eta 6garren mailakoek ere kirol udalekuak hasiko dituzte gaur eta hilaren 13ra arte ariko dira. 09:15etan Gazte txokoan dute hitzordua egina gaurko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!