CD Hernaniko hiru taldek jokatuko dute Donosti Cup-a, gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 2a, 02:00

Zubipen gaur, 11:00etan infantilak Ciudad Realen kontra eta 13:00etan G-14 neskak Dunboaren kontra. G-16 mailako neskak Zubietan jokatuko dute, Belgica Girls B-ren kontra, 11:00etan.

Nazio arteko Donosti Cup futbol txapelketa gaur hasiko da eta Zubipen, urtero bezala, mundu osoko haur eta gazteek partiduak jokatuko dituzte. Aurten hiru dira CD Hernanitik izena eman duten taldeak; batetik, Aiheko Uriak eta Jon Sarriegik entrenatzen dute mutilen Ohorezko mailako infantil taldea, eta bestetik, bi neska talde, bat 14 urte arteko jokalariekin (G-14) eta bestea 16 urte artekoekin (G-16)

Infantil mutilak eta G-14 neskak gaur Zubipen

Gaur 11:00etan infantil mutilek Zubipen jokatuko dute Ciudad Realen kontra lehen partidua. Gaztelako taldeaz gain, La Salle-Amara Berri taldea eta Audace Genazzano Sanvi italiarrak dituzte multzoan. G-14 mailako neskek ere Zubipen jokatuko dute, 13:00etatik aurrera Dunboa-Eguzki irundarren kontra. Multzoa osatzen duten beste bi taldeak Bikor Rotulek eta EEBBetako ESA Eagles dira.

G-16 neskak Zubietan Belgica Girls-en kontra

Nesken talde helduenak, berriz, zorte txarragoa izan du eta Zubietara joan beharko du gaur jokatzera. 11:00etatik aurrera, aski bide luzeagoa egin beharko duen taldea izango du aurrean: Belgica Girls B. Multzoan tokatu zaizkion beste bi multzoak ere ez dute etxe ondoan jokatuko: Kolonbiako Internacional de Bogota eta EEBBetako Skagit Euros.

5.000 parte hartzaile baino gehiago

Mundu osoko 5.000 haur eta gazte baina gehiago, 262 taldeetan banatuta, izango dira Donostia eta inguruko zelaietan futbolean jokatzen igandera bitarte. Onenek uztailaren 6an eta 7an jokatuko dituzte finalak Anoetan.

Gaur Zubipen

10:00etan, B-13 mailan: Ciudad Real-Lauaizeta Kostkas 11:00etan, B-15 mailan: Hernani-Ciudad Real 12:00etan, B-16 mailan: Ciudad Real-Pokhara 13:00etan, G-14 mailan: Hernani-Dunboa Eguzki 15:30etan, B-19 mailan: Kirol Aukera-Tatano 16:30etan, B-16 mailan Neuchatel-Algorri 17:30etan, B-13 mailan Lengokoak-Puerto de La Torre 18:30etan, G-16 mailan: Oiartzun-Frankfurt Warriors

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!