‘Elorrabi 1978’ak haizea kontra eta hiru aurretik Donibane Lohitzunen

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 2a, 02:00

Aurreneko tandan ateratzeak kalte egin zien atzo hernaniarrei. Lehen bi estropaden ondoren, Hernani 3garren dago sailkapenean.

Hernaniko traineruak laugarren egin zuen atzo Donibane Lohitzuneko uretan eta, herenegun Orion egindakora iritsi ez bazen ere, denboraldi hasiera ona sendotu zuen, sailkapen orokorrean hirugarren jarrita. Elorrabi 1978 trainerua aurreneko tandan atera zen eta bigarren egin zuen Castro B-ren atzetik. Emaitza ona zirudien, baina gero haizea aldatu egin zen, bigarren tandako traineruen onerako, eta Portugaletek eta Arkotek, denbora hobeak egin zituzten. Haizeak ez zion, antza, kalte haundirik egin Castrori, Ikurriña behatz puntekin ikutu baizuten. Estropada aurretik arraunlari guztiek arraunak altxa zituzten eta dolu isilunea egin zen Ur Joko klub antolatzaileko gazte baten eta Hernani A.E.-ko patroi izandako Fermin Etxeberriaren omenez.

Orokorrean hirugarren Portugaleterekin berdinduta

ACR2 ligako lehenengo bi estropadak pasata, hernaniarrek 16 puntu dauzkate eta Portugaleterekin berdinduta daude bigarren postuan. Beren gainetik, Castro B bakarrik ageri da, 19 punturekin. Hurrengo estropada Elantxoben izango da, datorren igandean 12:00etan.

Atzoko sailkapena

1. Portugalete 20:55

2. Castro B 20:57

3. Arkote A.E. 21:06

4. Hernani Etxe Onenak 21:26

5. Busturialdea 21:26

6. C.R. Colindres 21:37

7. Getxo Sumisan 21:46

8. Deusto 21:47

9. Hibaika A.E. 21:52

10. Raspas A.T. 22:39

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!