Mendiola-Uria txapeldun VII. Kronika txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 2a, 02:00

22-19 irabazi zieten Zelaia-Urdangarini, partidu luze eta borrokatuan. Hirugarren postua Ortiz de Arri-Perezek lortu zuten.

Oier Mendiolak eta Iñaki Uriak eraman zituzten VII. Kronika eskuz binakako txapelak, Iñaki Zelaia eta Joxe Luis Urdangarini 22-19 irabazita. oso partidu luze eta borrokatua izan zen atzoko eta ordu t’erdiko iraupena izan zuen gutxi gora behera. Gorka Tolosa izan zen esatari lanetan eta umorez komentarioa egiten zuen: ´Zuek lasai, hamarrak arte ez du iluntzen eta!`. Epaile lanetan Iñaki Esnal pelotari hernaniarra izan zen eta ez zuen aparteko gorabeherarik izan. Eguraldi ederra zen atzokoan eta jende dezente hurbildu zen Tilosetara.

Hirugarren Ortiz de Arri-Perez

3garren eta 4garren postuko partiduan Jon Ortiz de Arri eta Dabid Perez 22-18 nagusitu ziren Mikel Ruiz de Galarreta eta Iker Artolaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!