Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarra Cuencan izango da gaur, ibilbideko Espainiako txapelketa korritzen. Azkenaldian fuerte ibili arren, gaurko karrerarako ez da oso baikor: ´azken asteetan asko korritu dugu eta hankak nekatuta sentitzen ditut` adierazi dio Kronikari. Ez da ahaztu behar azken hilabetean profesional ibilbideko emaitza onenak lortu dituela, Circuito Montañes proban, etapa bat irabazi eta bestean bigarren eginda.
Otxotorenaz gain, Orbea taldeko beste zortzi txirrindulari dijoaz Cuencara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!