Hernaniko igerilariak Lasarten izan ziren joan den asteburuan eta hamar proba ezberdinetan dominak lortu zituzten. Proban lau taldek hartu zuten parte: Lagunak-ek (Iruñea), Jupiterrek (Bartzelona), Buruntzaldeak (Lasarte eta Andoain) eta Hernanik. Hernanitik 14 igerilari joan ziren eta gutxi izan ziren dominarik lortu ez zutenak. Entrenatzaileak oso gustora geratu ziren, dominak lortzeaz gain, denborak hobetzea ere lortu baizuten. Hauek dira lortutako dominak: -Urrezkoak: Miren Bardajik (100 m. bularra), Amaia Amianok (100 m. bizkarra), Alazne Egiazabalek (100 m. librea), Maria Fernandezek (100 m. tximeleta), eta Maitane Danborenak (100m. bizkarra)
-Brontzezkoak: Kepa Sañudok (100 m. bizkarra), Leire Gonzalezek (100 m. libre), Aitor Huizik (100 m. bularra) eta Iñigo Etxanizek (100m. librean). Erreleboetan, bigarren postua lortu zuen Hernanik 10x50 libre proban, igerilari hauen parte hartzearekin: Iñigo Etxaniz, Amaia Amiano, Jon Ander Izuzkiza, Miren Bardaji, Maitane Danborena, Alazne Egiazabal, Leire Gonzalez, Aitor Huizi, Gabirel Gartzia eta Maria Fernandez.
Taula alemaniarrean ondo eta taldeka hirugarren
Taula alemaniarrari dagokionez, hernaniarrak paper txukuna egin zuten; infantil mailan, Maitane Danborenak irabazi egin zuen eta Alazne Egiazabal bigarren izan zen. Nagusietan, Miren Bardajik irabazi zuen eta Leire Gonzalezek hirugarren egin zuen. Taldeka, hirugarren geratu zen Hernani.