San Joan jaietan Baan marina fundazioak tonbola jarri du Tilosetan, Thailandiako tribuetako neskei laguntzeko. Ostiralean, ONCEko zozketan saritutako zenbakiarekin bat, 809 zenbakiari landetxe batean bi lagunentzako egonaldia tokatu zaio. Saria abuztuaren 1a aurretik jaso behar da, telefono honetara deituta: 627-300077. Fundazioko arduradunek eskerrak eman dizkiote Hernaniko herriari tonbolari egin dion harrera beroagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!