BERTSOLARITZAK badu etorkizunik herrian, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso Eskola herriko gaztetxoekin egiten ari den lanari esker. Azken kurtso honetan 35 bat gaztetxo aritu dira kurtsoan zehar bertso eskolako klaseetan, 9 urtetik hasi eta DBHko 2garren mailara arteko gazteak.
Txikienak jolasean eta haundixeagoak bapatean
Oier Iurramendik, bertso eskolako irakasleetako batek azaldutakoaren arabera, txikienekin bertsoen inguruko jolasekin aritzen dira: ´lehendabiziko helburua da ondo pasatzea eta horretarako bertsoekin lotutako jolasak egiten ditugu, ez gara bertsotan gehiegi aritzen adin hauetan. Jokuen helburua da bertsolaritzara gerturatzea`. Klaseak astean behin izaten dira eta azaldu duenez bertsotan ezezik, merendolak ere egiten dituzte bat baino gehiago. Haundiagoak direnekin bapatean eta gehiago aritzen dira. Klaseetaz gain irteerak ere egiten dituzte, aurten, kurtsoan zehar, Errezilen izan dira asteburu pasa eta bertako bertsolari gazteak ezagutu dituzte ederki pasatzeaz gain. Abuztuan, urtero bezala udalekuak antolatu dituzte. Aurten iaz bezala Beirera joango dira egun batzuk pasatzera.
Lokal berria
Aurtengo nobedadea izan da Elkano kalean zuten lokaletk Larramendi 11 behean duten lokalera aldatu dela bertso eskola, orain eszenario txiki bat eta mikrofono moduko bat ere badute, plazan jendaurrean kantatzea zer den mentalizatzen hasteko.