Lokarri, akordioa eta kontsultaren aldeko gizarte sarea, sinadurak biltzen izan zen atzo Plaza Berrin, herri kontsulta baten alde. Ekainaren 8az geroztik, furgoneta bat dabil herriz herri sinadurak biltzen Gasteizko eta Nafarroako parlamentuan herri kontsulta bat antolatzearen alde aurkeztu nahi duten eskaerari indarra emateko. Herri kontsultaren bidez, Lokarrik hiru helburu bete nahi ditu:
-ETAri indarkeria baztertzeko eskatzea.
-Bazterketarik gabeko elkarrizketaren alde egitea arazoak konpontzeko.
-Bakean eta demokrazian oinarritutako akordio bat lortzeko beharra azpimarratzea.
Atzokoan, pare bat orduz egon zen Lokarriko furgoneta Plaza Berrin eta 160 bat sinadura bildu zituzten. Orain arte 10.000 lagun pasak sinatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!