Zinea kalean Astigarragan, bihar eta datozen bi igandeetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 30a, 02:00

Eutsi! pelikula izango da bihar, 22:30etan Foru Plazan.

Astigarragan zinea kalean ikusteko aukera izango da, bihar eta datozen bi igandeetan (uztailak 8 eta 15), iluntzeko 22:30etan, Foru Plazan. Eutsi! komedia dramatikoak emango dio hasiera zikloari. Kepa eta Martin haurtzaroko lagunak dira eta, lan egiten duten enpresa ixtera dijoala jakitean, beren protesta Frantziako Tourrera eramatea erabakitzen dute. Alberto J. Gorritiberea da zuzendaria eta antzezle nagusiak Angel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena.

‘Pequeña Miss Sunshine’ eta ‘Piratas del Caribe 3’

Bihar zortzi, uztailaren 8an, Pequeña Miss Sunshine pelikula ikusteko aukera izango da eta uztailaren 15ean Piratas del Caribe 3: En el fin del mundo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!