Xabat Otxotorenak Espainiako txapelketa korrituko du bihar Cuencan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 30a, 02:00

Xabat Otxotorena Orbea taldeko txirrindulari hernaniarrak parte hartuko du bihar errepideko Espainiako txapelketan, Cuencan. Atzo korritu zen erlopukeko txapelketa, baina Otxotorena ez zen atera. Otxotorenak Kronikari egindako hitzetan, nekatu samartua dago, azken asteetan proba ugaru korritu omen ditu eta. Cuencako probaren ondoren, Madrilgo itzulia korrituko du, bi aste barru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!