Hernaniko txapelketa Miguel Arrozpiderentzako eta azken tiraldia Jose Mari Etxebestek irabazi

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 30a, 02:00

Miguel Arrozpide izan da Hernaniko bola txapelketako irabazlea, Joxe Ugalde baino brila bat gehiagoa botata. Hiru tiraldi eta gero, Arrozpidek 97 brila bota ditu; Ugaldek, bigarren, 96; Joxe Mari Usabiagak, hirugarren, 93; Antonio Minerrek, laugarren, eta Miguel Burugainek, bosgarren, 91; eta Ibon Minerrek, seigarren, 84. Floridan egindako azken tiraldia Jose mari Etxebestek irabazi zuen 38 brilarekin, eta Joxe Ugalde izan zen bigarren, 36 botata. gaur Lasarten izango dute tiraldia, San Pedro jaien barruan, goiz eta arratsalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!