San Joanak pasa berritan,
Udal liburutegia ireki dute
berriz ere, Udako ordutegiarekin. Astelehenetik ostiralera
egongo da irekita, 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan
eta larunbatetan itxita.
Bestalde, kiroldegia itxita
dago ekainaren 23az gero garbiketa orokorra egin ahal izateko. Urtero aprobetxatzen dituzte San Joan jaiak garbiketarako, igerilekua ustu eta garbitzeko batipat. Astehenetik aurrera ordutegi normalean egongo da irekita erabiltzaileentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!