Aurrelariak eta atzelariak aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 30a, 02:00

Zeberio II-Ezkurrak eta Lizaso-Urrutiak gaur jokatuko dute Galarretan Thermotechnic torneoko finala. 16:00etan hasita, bigarren partidua izango da.

Thermotechnic torneo berritzaileak gaur izango du bukaera eta final erakargarria jokatuko dute Zeberio II-Ezkurra aurrelariek eta Lizaso-Urrutia atzelariek elkarren kontra Galarretan. Ezkurrak atzelari eta Lizasok aurrelari jokatuko dute behingoagatik, eta ikusmina dago bi doneztebearrak beren tokitik kanpo ikusteko. Adituek partidua oso parekatua dagoela diote, ´%50ean`. Partidua 17:00ak aldera jokatuko da, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango baita. Aurretik Zalakain-Urko/Matxin IV-Aizpurua II partidua jokatuko da eta ondoren bi: Altuna I-Aizpuru/Bitoria-Etxabe eta Sarasua-Auzmendi/Agirresarobe-Ion.

Zabala-Barrenetxea txapeldun Andoaingo San Juan txapelketan

Afizionatuetan, Zabala-Barrenetxea hernaniarrek Andoaingo San Juan txapelketa irabazi dute, joan den larunbatean Apezetxea-Lizarralderi 35-25 irabazita. Andoaingo Arrate frontoian jokatu zen finala eta Jon Zabalaren esanetan, ´uste baino errazagoa` izan zen partidua, besteak izan arren faboritoak: ´10-2 hasi ginen irabazten eta abantaila izan genuen partidu guztian `. Zabalak eta Barrenetxeak ez dute epe motzan txapelketa gehiago, ´ez dagoelako`. Jon Zabalaren esanetan: ´erremonte afizionatuan ez dago mugimendurik, ez da harrobia batere zaintzen. Txapelketak antolatzeko guk mugitu behar dugu`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!