Kronika txapelketako 7garren edizioko eskuz binakako irabazleak gaur ezagutuko ditugu. Tilosetako frontoian, Zelaia-Urdangarinek eta Mendiola-Uriak jokatuko dute txapelen bila. 18:30etan hasiko dira partiduak eta lehenengo hirugarren eta laugarren postuetarako partidua jokatuko dute Ortiz de Arri-Perez eta Artola-Latxeren artean. Iribar-Urretabizkaia ziren jokatzekoak partidu hau, baina ezin dutela eta, 5garren sailkatuak izango dira partidua jokatuko dutenak: Ortiz de Arri-Perez. Txapelketa Udal Patronatuak eta Diputazioak laguntzarekin antolatu dute.
Mendizabal II Bianan
Oier Mendizabalek binakako partidua jokatuko du gaur Bianako Udal frontoian, 17:00etan. Retegi Birekin batera Arretxe II-Rai garaitzen saiatuko da.